Mintz potentzial

Mintz potentziala zelula baten mintzaren kanpo eta barnealdearen arteko boltai aldaketa da. Potentzial diferentzia hau mintza zeharkatu dezaketen ioien kontzentrazio ezberdinak sortzen du, eta ezinbestekoa da zelulen aktibitate egokirako. Bere funtzio nagusia ekintza potentziala burutzea da, honen bidez, besteak beste, nerbio garraioa edo muskuluaren uzkurketa gertatzen baita. Atseden egoeran gizaki zelula gehienetan -70 mV eta -90 mV artean egoten da. Mintz potentziala mintz plasmatikoa zeharkatzen duten proteinek sortzen dute gehien bat. Bigeruza lipidikoa zeharkatzen duten kanalek eta ponpek ioien iragazkortasuna eta, ondorioz, barne eta kanpoaldearen arteko kontzentrazio ezberdintasuna kontrolatzen dute. Sodio, potasio eta kloro dira kontzentrazio altuenean agertzen diren ioiak, eta ponpen artean ponpa da garrantzitsuena. Honek etengabe kanporatzen ditu 3 eta 2 barneratu, ziklo bakoitzean ATP molekula bat gastatuz eta karga positibo bat gehiago kanporatuz. Energia gastu honen bidez atseden potentziala mantendu daiteke egoera egonkorrean. Ioi eta ponpa hauez gain garrantzia handia dute zelula barruko ioi negatibo handiek. Hauek normalean proteinak dira, negatiboki kargatuak, eta ezin dute mintza zeharkatu. Kitzikagarriak ez diren zeluletan atseden potentzial honek balio konstantea mantentzen du, baina zelula ziztaberetan mintz potentziala asko aldatzen da. Honen adibide garbiena neuronak dira: kitzikapen nahikoa jasoz gero ekintza potentziala sortu eta garraiatzeko gai dira. Mintz potentziala -90 mV inguruko atseden baliotik despolarizatu eta balio positibo batera iritsi arte aldatuko da, eta honen ostean atseden balioa berreskuratu. Aldaketa bortitz hau boltai menpeko kanalen menpe dago, eta dena edo ezer ez motakoa da, atari potentzial bat gainditu behar da gertatu ahal izateko.


Developed by StudentB